Hirugarren urtez ospatuko da bihar artisautza azoka Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 7a, 23:16
Gutxi gora behera, 25 artisauk hartuko dute parte larunbat honetan Sopelako III. Artisautza Azokan. Ekitaldia Larrabasterra auzoko Urgitxeta plazan izango da, 10:00etatik 15:00ak arte
eta larrua, eskuz jokatzeko pilotak, bisuteria... landuko dituzte, besteak beste, artisauek. Azpimagarriak dira zenbait partaidek zuzenean egingo dituzten lanak. Horretaz gain, Barinatxe Txistu Eskolako kideek musikaz jantziko dute ekitaldia. Gainera, umeetzako animazioa eta puzgarriak egongo dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun