"Detektibeak, ikertzaileak edo kazetariak?"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 11a, 22:06
Izenburu hori hartuta, hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, EHUko Leioako campusean, 9:30etatik aurrera, Montserrat Quesada Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Kazetaritza Berezituan katedradunak. Hain zuzen ere, ikasle guztiei kazetaritza berezituaren ikuspegi hurbila ematea da ekitaldiaren helburua. Kazetaritza Fakultateko Gradu Aretoan egingo da hitzaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun