Gorlizko XII Argazki eta Diapositiba Lehiaketaren sariak banatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 13a, 00:20
Argazki eta Diapositiba Lehiaketaren hamabigarren edizioaren sariak ezagutzera eman zituen larunbatean Patxo Igartua Gorlizko alkateak. Guztira, 1.300 euro banatu dituzte irabazleen artean. Saritutako lanak hilaren 15era arte egongo dira ikusgai udalerriko erakusketa aretoan, 19:00etatik 20:30era.
Besteak beste, 350 euro bana jaso dituzte Javier Pedro Fernandez Ferreras berangoztarraren "Yera" lanak eta Jorge Salvador Hidalgoren "Visual" izeneko argazkiak. Asier Castro de la Fuentek, berriz, 300 euroko saria irabazi du "Lasaitasunaren pasabidea" lanagatik. Diapositibei dagokionez, bi lagun izan dira 150 saria eraman dutenak: Carlos Terreros ("Skateboard") eta Vicente Contreras ("Helice"), hurrenez hurren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun