Sopelako 25 gazte Cambrigera joango dira udan ingelesa ikasteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 24a, 23:55
Ingeles ezaguera maila handitzeko asmoz, Ingalaterrako Cambrige konterrira egingo dute bidaia, udan, Sopelako 25 gaztek. Horrela, uztailan, Peterborough herriko hainbat familiek hartuko dituzte 13 eta 14 urte bitarteko neska-mutil sopeloztarrak. Hilabetea egingo dute bertan.
Ez da lehenengo aldia Cambrigeko sendiek gazte sopeloztarrak hartzen dituztela euren artean. Orain dela 14 urtetik hona, hasiera batean Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (SVAP) antolatzen zuen egitasmoan parte hartu du Sopelako Udalak. Gaur egun Udalak berak antolatu eta diruz laguntzen du, herrian erroldatutako gazteei zuzendutako ekimena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun