Argazki lehiaketa antolatu dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 8a, 23:53
Herriko argazkien bilduma osatzeko asmoz, www.sopelana.net webgunean ikusgai egongo diren argazkien txapelketa antolatu du Sopelako Udalak. Horrela, jasotako irudi onenen artean, 50 euroko bost sari banatuko dira. Gaiari dagokienez, herria edota Roberto Zalbidea margolariaren hasierako ideia hartuz, Sopela Bigarren Hezkuntza Institutoko ikasleek dekoratu zuten Bakearen Usoari buruzkoak izan beharko dira lanak. Gaur egun, "Bilbo, Bakea eta Tolerantzia" erakusketan dago ikusgai artelana, "Bilbao 700" Fundazioak antolatuta.
2004ko irailaren 10era arte izango dute aukera euren argazkiak bidaltzeko txapelketan parte hartu nahi duten guztiek. sopelanagurea@sopelana.net helbide elektronikora bidali beharko dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun