Zipiriñe ikastetxeak ateak zabalduko dizkie auzotarrei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 17a, 22:33
Aurten ere, zabalik egongo da auzotarrontzat, Zipiriñe ikastetxeko jolastokia. Horrela, klaseko ordutegitik kanpo, kirol-instalazioak, berdegunea eta kolunpioak erabili ahal izango dituzte nahi duten guztiek. Iaz, herrian izandako onarpena dela eta, Sopelako Udalak ahalegin handia egin du zentruan segurtasun neurriak ipiniz. Bi atezainez gain, gaueko zaindaria ere egongo da.
Beste alde batetik, eskolako gurasoen elkarteak ikasturte amaiera jaia antolatu du, larunbat honetan. Ekitaldi guztiak arratsalderako programaturik daude eta bertan matrikulaturik dauden umeak izango dira protagonistak.

Horrela, 16:30ean hasiera emango zaio jaiari, karate erakusketarekin. Ordu erdi beranduago, saskibalio eta futbol partida jokatuko dute ikasle, irakasle eta monitoreek.

18.00etan, soinketa erritmiko erakusketan parte hartuko dute 70 neskek eta ordu bete beranduago, guztiontzako askaria egongo da, “Dj” baten erromeriarekin jaia amaituz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun