Dolmen ibilbidea zabalduko dute Munarrikolandan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 24a, 23:09
Munarrikolandan dolmen ibilbidea zabaltzeko asmoa agertu dute Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Sopela eta Berangoko Udalek. Bertan zazpi trikuharri ikusteko aukera egongo da eta, bide batez, bi udalerrien artean kokatutako eremu horren balio megalitikoa sustatu nahi dute. Besteak beste, ekainaren 26an, Fernando Bazeta EHUko Arte Ederretako irakasleak emango duen hitzaldiarekin inauguratuko dute ibilbidea. Sopelako udaletxean izango da ekitaldia, 11:00etatik aurrera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun