Lau gehi hiru berdin bat edo bat berdin bat? - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 24a, 23:20
Ez da larregi arakatu beharrik geure historia liburuetan, Euskal Herria bat izan danaren ideia han eta hemen zabalduta dagoela ikusteko. Euskarari jarraituta beharrezko argibideak eta bi topatuko ditugu. Euskeldun, üskaldun, euskaldun. Testolari, pertsuslari, bertsolari. Beste gako batzuez aurkako zentzuz esandakoak, Euskal Herriaren izan batua ilundu edo lausotze bidean atxaki derditxaduak dakarrez: herri erakundeen garapenaren ganean idatzitakoa, Nafarroako erreinuaren gorabeherak...
Behin bere luzezabalean euskaraz bizi izan dan herri honetako seme-alabak sentitzen gara. Batzuk. Eta uzenak izana artez egiten ez dauela jakin arren, izana izango buruan josirik, gure iraganarentzat gero baten eske gabiz, joan danari ongi etorri egin gurean. Nonon galdu bai, baia topa geinkeala pentsaurik.

Eta batzuk bat-i , euskaldunok Euskal Herriari, ongi etorria egin behar geuntsela konbentziturik gengozala, hara non bat-batean hauek, horiek eta haiek Ipar Euskalerriari, Hego Euskalerriari, Behe-Ekialdeko Euskal Herriari, Trebiñobako Hiruherrialdedun Euskalerriari, ondo-onki-ongi etorri-jinetarako atariak txukunduten dabizen.

Batzen gaituenaren inguruan bide luzea dogu ibilteko, gero horren bila batera ibilten hasi gaitezen. Eze bananduten gaituenaren inguruan indarra iminten dabiz eragilerik eta gehienak.

Aitu euskalgintzari. Bidasoaz alde bietako pertsuslarien txapelketa frantziar kolonietakoa bihurtuta. Kontseilua, Oinarriak eta Konfederazioak ez ete deuke ba helburu berbera? Irun, Leitza eta Hendaiako euskaltzaleak banatuta zertan? EHEkoek justiziari planto eta Demoek ere.

Mezu aldetik bere: Elkarte Autonomoan ondo goaz baina Nafarroan txarto eta Iparraldean oso txarto. Benetan? Nahiz eta Enkarterrietan, Tuteraldean, Baionaldean euskararen erabilera tasak oso antzekoak izan? Nahiz eta egoera soziolinguistikoaren zantzu asko antzekoak izan?. Ze probetxu ateratzen dogu ezberdintasunak azpimarratzen?

Ondino izan berbera garena uste dogunok bagare. Bide berbera eta batera egin behar dogunok ustean, batzuk, bagare. Euskaldunok, Euskal Herrian, euskararen alde eta kitxo!!! Oraindik bagarela geu gara testigu. Izena eta izana biak behar eta, ezbardintasunak atxaki barik, batzen gaituenaren inguruan bueltak emoten jarraitu behar dogu, gure oinek ibilkeran sortzen dauren ildoa gero eta sakonagoan murgil gaitezen. Aurresku erritmoan. Hor lurperaturik topako dogu geroa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun