Herritarren eta udaltzainen arteko elkarlana bultzatzeko, "Elkar Laguntzen" kanpaina abian Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 12a, 20:07
Udaltzaingoarekiko harremana hobeagoa izan dadin, "Elkar laguntzen" ekimena abian jarri du Sopelako Udalak. Aste honetatik aurrera, kaleetatik jarritako kartelen bidez emango dute ezagutzera aipatutako sentsibilizazio kanpaina. Izan ere, sopeloztarren eta udaltzainen arteko elkarlana sustatu nahi dute.
Beste alde batetik, lau herri zaindari hartu dituzte Udaltzaingoaren lantaldea handituz, udal arduradunek adierazi dutenez. Hauek udaltzaingoak lagunduko dituzte zaintza lanetan, herri mailan zein hondartzetan. Azkenik, gaur egun hamar polizia agentek osatzen duten taldeak egoitza berria izango du laster Eleixalde plazan. Jadanik hasiak dira lanak eta uda bukaerarako amaituta egotea espero dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun