Ezezagunek Fernando Ansoleaga parkean eragindako kalteak gaitzetsi ditu Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 20a, 22:33
Sopelako Udalak "ondoeza eta gaitzespenik irmoena" adierazi ditu herriko Fernando Ansoleaga parkeko lorategian izandako "eraso bandalikoaren" aurrean. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, bart lorategiko landareak erauzi eta oholez eta garagardo-potoez bete zuten parkea hainbat ezezagunek. "Udalak gertaera hauek irmoki salatu nahi ditu, ekintza hauek herriko ondare ekologiko zein edergarriaren eta, era berean, Sopelako elkarbizitza eta zibismoaren aurkako erasoa direlako", adierazi dute udal arduradunek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun