Ostarabere paelladatara - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 22a, 23:55
Ba dira hiru urte atzera bere paelladatara banoala. Aspaldin jon barik egon nintzan. Itsas Argia dantza taldean dantzatzeari utzi neutsenetik, paellada egun bakan batzutan egon naz.
Baia akabuko hirutan barriz hortxe. Eta ze jenero gutxi aldatu dan hainbat urtetan. Ez pentsa kritika danik gero! Ez lekua mantentzea, ez toldoen hurrenkera. Beti egon dan modura dagoela uste dot. Holan emoten daust, gitxienez. Zoritxarrez zementoaren kanbiotara gagoz geroz eta ohituago, eta ez dago gure gazte sasoitako hainbat txokori ja lengo antzik ataraterik. Ez ta urrik emon bere!.

Baia bada kritikatzekoa dana. Hainbat urte pasa dire eta oso gutxi kanbia da euskaldunok jasaten dogun zabarkeria. Pasa dan urtean dultzaina piezatxu bat jo eta gero, kalimotxoa eskatuaz batera “ze orduten izango dira dantzak ba?” bota neutsen barra atzean egon zan gazteari. Eta barkatuteko esanda erderaz egiteko esan eustan. Klaro ez neutsena barkatu!

Gero, antza mutrikuarra dan aurkezlari astuntxu hori dago. Euskalduna izan arren, erdera darabil nagusi aurkezpenetan. Eta txiste matxistak bere usu.

Ezkerrak onerako aldatu diran jenero batzu be badagozena, euskaltzale eta bertsozaleen bilgune dan toldotxua- Biba ziek!-, eta Efren eta biok dultzaingaz kaka emoten, handik eta hemendik. Aurten be agoanta in berko gaittuzue!!

On deizuela paellak eta txarrik ez botellak!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun