Sopelan zabalduko dituzte Iñaki Uriarte euskararen militante zenaren errautsak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 28a, 21:51
Gaur erraustu dute Iñaki Uriarte kazetari eta euskararen militante zenaren gorpua, Bilboko beilategian. Halaber, omenaldi xume bezain jendetsua egin diote, euskalgintzako ordezkariak, Bilboko konpartsetakoak eta zenbait politikari han zirela. Orain, errautsak bi lekutan zabalduko dituzte: familiaren lur eremu batean erdiak; eta Sopelan beste erdiak (han bizi izan zen denbora luzez). Euskararekin, euskal kultur munduarekin eta, bereziki, euskal prentsarekin zinezko konpromisoa izan zuen Uriartek bizi guztian; besteak beste, 'Egunkaria'-ren Bizkaiko ordezkaritzako arduradun izan zen.
Gaiaren inguruko albisteak:

Omenaldi xume bezain jendetsua egin diote Iñaki Uriarteri - Berria (2004 Uzt 29)

Iñaki Uriarte sendu da - Berria (2004 Uzt 27)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun