Su ta Gar eta Oskorri izango dira Urdulizko Andra Mari jaietako izarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 2a, 22:32
Udaletxeko balkoitik egingo den pregoiaren irakurketa eta txupinaren jaurtiketarekin emango zaie hasiera, ostiral honetan 19:00etan, Urdulizko Andra Mari jaiei. Hain zuzen ere, herriko eskubaloi taldearena izango da ardura. Ondoren, "Kakarraldo" maskotaren jaitsiera egin eta eleiz alboko landetara abiatuko dira koadrilak, txistulariak eta buruhandiak lagun dituztela. Urtero bezala, bi asteburu hartuko dituzte jaiek, irailaren 3 eta 4a (eleiz parean); eta 8, 10, 11 eta 12a (udaletxe alboan), hain zuzen ere. Ume zein nagusientzako egingo diren ekitaldi ugariez aparte, aurten ere, punta puntako euskal musika taldeekin gozatzeko aukera egongo da Urdulizen. Besteak beste, Su ta Gar taldeak eskainiko du kontzertua larunbat honetan, datorren asteazkenean Oskorrik eta ostiral horretan Potatok. Kirolei dagokienez, Titin IIIa-Elkoro eta Gonzalez-Lasa IIIa bikoteak egongo dira aurrez aurre, irailaren 11an, Iparralde kiroldegian.
Ikusi egitarau osoa agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun