"Lan-jazarpena" salatu du Getxoko Udaleko UGTko ordezkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 3a, 23:37
"Lanean zein maila sindikalean eta pertsonalan jazarpena" pairatzen ari dela adierazi du Andoni Casado UGT sindikatuko ordezkariak Getxoko Udalan. Besteak beste, Arartekoari igorritako prentsa oharraren bidez, "inolako argibiderik jaso gabe" udaletxean burutzen zituen hainbat lanetatik kendu dutela azaltzen du. Casadok ordenantza lanak egiten zituen protokolozko hainbat ekitalditan eta ezkontza zibiletan. El Correori egindako adierazpenetan, Iñaki Zarraoa alkateak aipatu duenez, atezaintza arduradun bezala egiten zituen lan horiek UGTko arduradunak. "Baina jada kargu hori ez daukanez, ez dagokio protokolozko ekitaldien eta ezkontza zibilen ardura". Hala ere, "etorkizunean berrantolaketaren bat egitekotan" Casado betebehar horietarako berriro hartzea ez du baztertzen Zarraoak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun