Asteazkenean zabalduko da 55 urtetik gorakoentzako ikasturtea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 11a, 23:51
EHUk Esperientzi Gelen 2004-2005 ikasturtearen irekiera ospatuko du asteazken honetan Bilboko Zazpi Kaleetan daukaten egoitzan. Esperientzi Gelak 55 urtetik gorakoei zuzendutako eskolak dira eta bertan, Giza Zientzietako unibertsitate titulua eta Helduentzako unibertsitate ikastaroak ematen dira, ikasleen interes eta ezaugarri bereziei egokitutako ikasketak. Bizkaiko Esperientzi Geletan matrikulatuta dauden ikasle guztiak gonbidatuta daude etziko irekiera ekitaldira, EHUtik gaur jakinarazi dutenez. Ospakizunean EHUko errektorea den Juan Ignacio Perez, Jose Urrutikoetxea zentroko zuzendaria, Eduardo Villarroel BBKko unibertsitate arduraduna eta Pedro Arana ikaslen arduraduna izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun