Plentziako Itsas Museoko bisita orduak luzatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 24a, 19:35
Gaur egun bertan antolatzen diren bisita gidatuak "erosotasun handiagoz eta baldintza hobeagoetan" egin daitezen, irekitze orduak luzatu dituzte Butroiko Plazentia Museoan. Asteazkenetik igandera goizez egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara, eta ostiral eta larunbatetan arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Besteak beste, bi erakusketa ikus daitezke bertan orain: bata, itsasoa gaitzat hartuz Anton Bilbaok egindako margoak osatzen dutena, eta bestea, Abran izandako ontzi hondoratzeen argazkien ingurukoa (abendura arte ikusgai egongo dena).
Ontzigintzaren eta itsasoarekin loturiko ogibideen gaineko dokumentalen proiekzioak osatzen ditu bi erakusketak. Horretaz gain, erakusketa egonkorra badago (nabigazio-tresnak, maketak, itsasoaren gaineko idatziak...), museoak jasotako dohaintzei esker eta haurrentzako marrazki lehiaketa ere antolatu dute, 2004-2005 ikasturtean zehar.

Bazkidetza kanpaina

Museoak antolatzen dituen ekintzak areagotzeko asmoz, norbanakoen zein komertzio eta enpresen artean bazkideak lortzeko kanpaina abiarazi dute, Arantxa Renteria zuzendariak jakinarazi duenez. Horretaz gain, Bilboko Itsasadarra eta Abra museoekin harremanetan ari dira, "elkarren artean jarduerak egin eta bazkideei abantail handiagoak eskaintzeko".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun