Bihar hautatuko dira EHUko klaustroko ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 1a, 22:24
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleek bihar hitzordua dute berriz ere hautestontziekin. EHUko klaustroan, hainbat fakultatetako batzarretan eta ikasle kontseiluetan ikasleek duten ordezkaritza berritzeko aukera izango dute. "Hauteskunde antidemokratikoak" izan arren, beren aldeko boza eskatu diete ikasleei Ikasle Abertzaleak taldeak, iazko emaitza "ezin hobeak" lortu nahian. Egun, klaustroko 60 ikasle ordezkarietatik 35 talde horretako kide dira. Aurrera begira, ikasleen beharrak "hoberen" aldarrikatzeko programa aurkeztu berri du.
IAk hauteskunde hauetan ikasleen eskubideen "bozgorailu" izan nahi du. Euskal Ikasleon Eskubideen Karta da bere programaren oinarria eta fakultate guztietan jorratu nahi dutela nabarmendu zuen Egoitz Albizuk atzo Donostian egin zuten agerraldian.

Gaiaren inguruko berriak:

Klaustroko ikasleak berritzeko hauteskundeak izango dira bihar - Berria

Iazko emaitza ´ezin hobeakª lortzea du erronka IAk bihar - Gara
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun