Barrikako kostaldeko 65 hektaretako lur-eremuan eraikitzea ahalbidetzen zuen erabakia baliogabetu zuen, duela hilabete inguru,
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Aretoak. Oraingoan, berriz, Espainiako Auzitegi Gorenean aipatu epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea erabaki du
Bizkaiko Foru Aldundiak. Hurrengo egunotan emango dituzte horretarako pausuak.
Barrikabaso izenez ezaguna den inguruan, San Telmo eta Muriola alderdietan alegia, 85 txalet eta babes ofizialeko dozena bat etxebizitza egitea aurrikusten dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta
Barrikako Udalak. Eraikitzeko baimenak emanda daude jada. Auzia dela eta, sei urte luzez ibili dira aurrez aurre
Txipio Bai elkarte naturista eta erakunde horiek.
Gaiaren inguruko berriak:
Barrikabason ezin daitekeela eraiki ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak (2004 Abe 29)
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun