Umeak izango dira Gorlizko inauterien protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 3a, 22:02
Ostiralean, otsailak 4, Gorlizko Ikastetxeko umeak, irakasleak, eta gainontzekoak eguerdiko hamaiketan irtengo dira kalejiran Gorlizko kaleetatik, mozorroturik. Larunbatean, otsailak 5, Lantzeko ihauteriena antzeztu eta dantzatuko da Gorlizen, Aratz dantza taldearen eskutik. Urtearen hasieratik daramate entsaiuak egiten, eta larunbatean arratsaldeko 7etan irten egingo dira Iberrebarri plazatik, handik Iberre auzotik Itsasbide kalera irtetzeko, eta geldiune pare batean dantzatu ondoren, Eliz plazan egingo da emanaldi nagusia. Eta horren ondoren txokolatada.
Astelehenean berriz, goizean ludoteka egongo da 11:00etatik 13:00etara Kultur Etxean, eta arratsaldean puzgarriak eta tailerrak udal frontoian, Eliz plazan, 17:00etatik 19:30era, eta horren ondoren txokolatada. Eta asteartean, goizean ludoteka Kultur Etxean 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez ere bai, 17:00etatik 20:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun