Gorlizen ere hartuko dituzte udan saharar umeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 12a, 20:54
Uztailean eta abuztuan errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren saharar umeak euren etxeetan hartzea duen garrantziaz herritarrak ohartarazi nahi ditu Gorlizko Udalak. Uribe Kostako beste hainbat udalerritan bezala "Oporrak Bakean" ekimenean parte hartzen du tokiko erakundeak, saharar herriarekin anaituta ere badago Gorliz. Berangon eta Sopelan dagoeneko hasi dira prestatzen kanpaina. Udan Saharako neska-mutilen bat hartu nahi duten gorliztarrek udal bulegoetatik igaro beharko dira martxoaren 4a bitartean. Informazio gehiagorako 94 677 01 93 telefono zenbakira ere deitzea badago.
Gaiaren inguruko berriak:

Sopelan ere 'Oporrak Bakean 2005' kanpaina prestatzen hasi dira (2005 Ots 08)

Udan saharar umeak etxean hartzeko izen ematea zabalik dago Berangon (2005 Ots 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun