Bizkaia Euskal Kostaldeak bere webgunea berritu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 13a, 22:26
Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopela eta Bizkaiko beste bost udal batzen dituen Bizkaia Euskal Kostaldea erakunde turistikoak guztiz eraberritu du www.bizkaiacostavasca.org bere webgunea. Horrela, elkarteak "Interneten bidez sortzen diren informazio eskaerei erantzun eraginkorra eman" eta erakunde berak biltzen dituen "herriek turismo mailan aurkezten dituzten edukinak" berritu nahi du. Bizkaia Euskal Kostaldeak "dituen tokirik garrantzitsuenak era oso erakargarrian aurkeztea", etorkizunak dakartzan erronkei "behar bezala erantzutea" eta "euskal turismoaren abangoardian jarraitu nahi" izatea dira proiektu hori bultzatu duten asmoak. (Argazkian, Plentziako irudi bat).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun