Lanak enpresaren irregulartasunen aurrean "ezikusiarena" egitea egotzi dio Udalari Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 4a, 13:16
Hirigintza arloan, Erandioko Udalak mantentzen ari den "pasibotasuna" salatu du udalerri horretako talde popularrak, "irregulartasun baten aurrean, horren erantzuleari zigorrik jarri ez diotelako udal arduradunek, euren betebeharra izanik". Hain zuzen ere, eraikinak berriztatzen jarduten duen Lanak enpresari buruz ari da Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaileak (argazkian). Zinegotziak adierazitakoaren arabera, "lizentziarik gabe" ari da beharrean Lanak. "Horretaz gain, enpresaren inguruetan bota ohi dituzte obretatik batutako hondakinak, horretarako inolako baimenik eduki gabe". Euren salakera "hainbatetan" plazaratu arren, kasurik ez dietela egiten diote popularrek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun