Bigarren eskuko gauzak behar dira Urdulizen presoen aldeko merkatu txikia jartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 15a, 20:13
Merkatu txikia eratzeko, bigarren eskuko gauzak (diskak, liburuak, arropak, altzari txikiak... behar ez duzuen oro) beharrean gaude. Urdulizko Herriko Tabernan utzi behar dituzue. Guk, gure aldetik, merkatu txikiak antolatuko ditugu udaberrian zehar, eskualdeko txokoetatik, hau da, Urduliztik Gorlizera. Elkartasuna beste era batean landu nahi da ekimen honekin, eta, udaberrian zehar, preso eta iheslarien aldeko dendatxo bat antolatuko da, hiru espazioz ezberdinduta: presoek zein iheslariek eta solidarioek egindako eskulangintzak, bigarren eskuko gauzak eta Askatasunaren material berria.
oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko agerkari elektronikoa
http://oihua.webgune.net
e-posta: oihua@barrutik.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun