Gorlizko supermerkatu batean lapurtzen saiatu direlakoan lau gazte atxilotu ditu Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 11a, 13:10
Getxo, Leioa eta Erandioko hiru mutil eta neska bat atxilotu zituen igandeko goizeko hiruretan Ertzaintzak Gorlizko supermerkatu baten barruan. Izan ere, dendan zaratak bazirela esan zieten ertzainei auzokideek, EAEko Herrizaingo Sailak zabaldutako prentsa oharraren arabera. Ertzainak supermerkatuan bertaratu zirenean, oraindik barruan zeuden lau gazte atxilotu zituzten, guztiak 21 eta 22 urte bitartekoak.
Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, dendako eta barruko bulego baten ateak eta kutxa erregistratzailea bortxatuta zeuden eta saltokiaren barruan bazeuden janariz, edariz, eta bestelako produktuez betetako sei zaku. Antza, inguruetan utzitako auto bat gazteena zen eta kotxea erabiliz hartutako guztia eramateko asmoa zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun