"Yu-Gi-Oh!" manga-filma ikusgai izango dute Plentziako haurrek larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 15a, 21:33
"Yu-Gi-Oh! La Película" larunbatean, 18:00etan, eskainiko du Plentziako Udalak erakusgelan. "Yu-Gi-Oh!" manga, Japoniako komikia, Kazuki Takahashik hasi zuen orain dela 40 urte eta arrakasta handia dauka egun Japonian zein Amerikako Estatu Batuetan eta komikian oinarritutako telebista saioa hirurogei estatutan ikus daiteke. Bideoak, panpinak eta batez ere Magik moduko rol kartak ere oso zabalduta daude. Horien ostean honako filmea egin zuen pasa den urtean Hatsuki Tsuji zuzendariak. Filmean Yugi eta bere lagunek inoiz baino erronka latzagoa izango dute aurrean: Anubis Egiptoko jainkoa esnatu da eta Yugirekin mistikoki lotuta zegoen faraoiaren kontrako mendekua hartzeaz gain mundua ere txikiti nahi du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun