Butroe itsasadarra txirlez birpopulatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 18a, 13:47
Datorren asteartean txirlez birpopulatuko dute Butroe itsasadarra (argazkian) Plentziako Proa ur-kirol elkarteko kideek. Ekimena aurrera ateratzeko AZTI Arrantza eta elikadurarako Teknologia Institutuaren laguntza jaso dute eta 10:00etan da hitzordua, Txurruka kaian. Bertan hainbat txalupa egongo da ontzirik ez dutenak txirlak botako diren ibaiertzeetara hurbiltzeko asmoz. Parte hartu nahi duten guztiek Proa elkarteko egoitzan eman beharko dute izena, Plentziako Itsas Pasealekuko arkupeetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun