Arartekoak Igeltsera gaztetxearen auzia ikertuko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 28a, 18:30
Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) jakinarazi duenez, Iñigo Lamarca EAEko Arartekoak Igeltsera gaztetxeko okupak izandakoekin harremanetan jarri da gutun baten bidez. Bidalitako idazkian, gazteek eskatu bezala, Mecanica de la Peña lantegi zaharra desalojatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak hasitako prozedurari buruzko ikerketa zabaldu duela dio Lamarcak, baina ez da bilduko SUGAkoekin, ikerketa idatzizko prozedura jarraitzen baitu. Bide horrengan esperantza handirik ez dutela aitortu arren, SUGAko kideek orain arte Igeltseran gertatutako guztiaren berri emango diote Arartekoari, "espedientean sartzeko", tartean ertzainek "erabilitako bortizkeria". Argazkian (Ilga.org), Iñigo Lamarca Arartekoa.
Gaiaren inguruko berriak:

Kanporatzeko aginduaren epea pasatuta bere egitarauarekin jarraitzen du Igeltsera gaztetxeak (2005 Mai 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun