Gaur izango da azken aukera Gorlizko itsas maskorrez egindako koadroen erakusketa ikusteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 17a, 08:31
Mikel Viarrek, jubilatua eta Bilboko Opera elkarteko gerente ohia, Gorlizko hondartzan jasotako oskolez egindako arte lanak iragan den larunbatetik hona erakusten ditu Gorlizko erakusketa aretoan. Viarrek 67 urte ditu eta azken hiru urteotan hondartzan bere koadroentzako osagai bila ibili da. Egileak egindako kalkuluen arabera, 2.500 ordu eman ditu lanak egiteko, haietatik 1.000 hondartzan egindako bilketan eta beste 1.500 ordu hartutako osagaiak erabiliz erakusketako lanak egiten. Viarrek itsas naturaren koloreak errespetatzen saiatu denez “guztiek daukate berezko kolorea, garbituta baino ez daude, eta maitasun handiz erabili ditut batzuk izugarri apurterrezak baitira”.
Erakusketan Viarrek badu bereziki gogoko lan bat, 300 barraskiloz osatutako izarra arearen gainean. Izan ere, lan hori gauzatzeko “15 ordu eman ditut osagaiak kokatzeko, kontu handia izanez ez apurtzeko eta guztiak ondo baino hobeto sartzeko”. Dena den, Gorlizko erakusketa aretoan ikusgai dagoena ez dauka konparaziorik Viarren etxean dagoenarekin: “dagoeneko ez dakit zenbat lan ditudan etxean, baina daramadan abiadurarekin, etxetik irten beharko naiz lekua egiteko”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun