Interneten "plentziatarra"ren arraunlaria izan zaitezke

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 7a, 21:20
"Estropaden jokoa" Interneterako jolas berriak Kontxako banderan izan diren taldeen arraunlari izateko aukera eskaintzen du, tartean Arkote. Estropada denboraldia bukatzeko ez da asko falta, baina proba garrantzitsuena jokatzea falta da oraindik: Kontxako Banderaren finala. Hori horrela izanda, eitb.com-ek jokoa kaleratu du estropaden sasoi betean. Jokoa grafikoki ez da gauza handia baina menpekotasuna sortzen du. Bit&Mina Donostiako enpresak sortutako jolasean oztopo ugari gainditu behar da ziaboga eman eta helmugara heldu aurretik: izurdeak, marmokak eta minak.
Gaiaren inguruko berriak:

Interneterako joko berri batek arraunlari izateko aukera eskaintzen du (eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun