Gorlizko Udal Golf Eskolak bihar zabalduko ditu bere ateak berriro ere

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 8a, 22:29
Gorlizko golf eskola publikoa zabalik egongo da berriz bihartik aurrera bertan berrikuntza ugari egin ostean, bertako udalak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Patxo Igartua (argazkian) alkatearen hitzetan, "dudarik gabe, gune honen berrikuntzak herriari etorkizunerako hobekuntza elementuak ekarriko dizkio". Ildo berean, zerbitzu eta moldaketa horien areagotzeak "herriko golf zale guztiei erantzuna ematea" dakar, aldi berean 35 jokalari ibili ahal izango baitira golfean.
Bizkaiko lehen golf eskola publikoa denak duen zulo kopurua bikoiztuko du, 6tik 12ra igaro baita. Era berean, bi green eta erabilera eraberrituko bunker bat izango ditu. Gainera, sarearen altuera bikoiztuko da 4tik 8 metrotara. Bestalde, Gorlizko udal golf eskolako prezioari dagokionez, euro bateko izango da herrian erroldatukoentzat eta 1,50 euro beste herrietako erabiltzaileentzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun