Plentziako emakume bat hil da trafiko istripu batean Mungian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 18a, 15:37
I.U.L. 33 urteko emakume plentziarra hil da goizeko 11:30ak aldera BI-3715 errepidean, Mungiako altueran, izandako trafiko istripuan. Opel Corsa batean zihoala emakumeak aurrez aurre talka egin du autobus baten kontra. Istripuaren eraginez, I.U.L. autoaren barruan harrapatuta gelditu da suhiltzaileek askatu arte. Zoritxarrez, emakumea askatu ostean bertaratutako medikuak bere heriotzaren berri eman du. Istripu beraren ondorioz ere autobuseko bi kide zaurituta suertatu dira eta errepidea moztuta gelditu da, EAEko Herrizaingo Sailak adierazi duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun