Mahai gainean dute bazkaria ibiltariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 30a, 17:46
Dagoeneko Urdulizen dago Gaztetxe Martxa. Asua, Leioa, Txopoeta, Lamiako, Itzubaltzeta / Erromo, Algorta, Berango eta Larrabasterra igarota, Igeltsera gaztetxea zenaren eta Ganebarri gaztetxearen artetik egin du Urdulizera bidea kotxe karabanak. Antsonekoa plazara heldu direnerako bazkaria mahai gainean zeukaten ibiltariek eta bertan jaso du testigutzat hartu duten giltza handia Ilargi Zuazua bertsolariak. Guztira, 85 bat lagun bazkaltzen ari dira giro ederrean, bertan. Eguraldiak ez du behintzat festa zapuztuko. Hala ere, hainbat ertzain ibili dira inguruan. Patruila-autoa egon da une batez bertan geldirik, baina azkenean joan egin dira.
Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi prestatuak zituen bazkari osterako. Argi dagoenez, atzeratu egingo dira. Besteak beste, "Igeltsera bizirik" bideo emanaldia antolatuta zeukaten, 15:15erako, Ganebarri gaztetxean. Eta 16:00etan, Sopelako Udaletxe plazan, Gaztetxe martxaren kalejira. Horien ostean, bizikletaz arituko da Gaztetxe Martxa Berango, Getxoko gaztetxea, Algorta eta Itzubaltzetatik.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena bide egiten ari zaio eskualdean Gaztetxe Martxari (2006 Api 30)

Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun