Ertzaintzaren presentzia etengabekoa izan da Urdulizen eta atzerapenak ere ekarri ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 30a, 18:47
Ur puxiken guduarekin eman diote amaiera, Urdulizeko Antsonekoa plazan, Gaztetxe Martxako herri bazkariari. Hala ere, horri ere bukaera ematea erabaki dute testigua hartu duen Ilargi Zuazua bertsolaria iturrira sartzea erabaki dutenean. Bazkarian zein gazteak jolasean ari ziren bitartean, etengabekoa izan da ertzainen presentzia. UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, lau polizia agente patruila-autotik jaitsi eta agiriak eskatzen aritu zaizkie martxaren furgonetan zeuden lagunei. Ertzainek adierazitakoaren arabera, auzokideen kexak jaso omen dituzte musika dela eta. Aitzakiak aitzaki, irudiak ateratzeko oztopoak ere jarri dizkiete kalez jantzitako hiru polizik, bertara joandako komunikabideetako argazkilariei eta baten bat identifikatu dute. Dena den, giroa lasaia da gazteen artean, "probokazioei kasu egiteko inolako asmorik ez" baitute.
Ordu laurden edo furgonetako agiriak begiratzen egon ondoren, joan egin dira ertzainak. Guztira, kalez jartzitako sei polizi eta uniformedun beste lau bertaratu dira Antsonekoa plazara, "musika altua zela eta, auzotarren kexak jaso dituztelako". Ondorioz, atzerapen larria izango du Gaztetxe Martxak. Oraintxu, Ganebarri gaztetxera abiatuko dira "Igeltsera bizirik" bideoa ikustera. Ondoren, kalejira egingo dute Sopelan eta ekitaldia Berangoko metro geltoki ondoan. Baliteke 18:00ak baino lehenago Benantziora (Algorta) ez heltzea.

Gaiaren inguruko berriak:

Sopela eta Urdulizko okupazio mugimendua: batasunak egiten du indarra (2006 Api 30)

Mahai gainean dute bazkaria ibiltariek (2006 Api 30)

Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena bide egiten ari zaio eskualdean Gaztetxe Martxari (2006 Api 30)

Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun