Andra Mari jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanetatik gustukoena aukera dezakete urduliztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 15a, 18:53
Kartelak entregatzeko epea amaituta, 22 izan dira Urdulizko Kultur Etxeak antolatutako IX. Lehiaketara aurkeztutako lanak. Horiek guztiak kultur etxean egongo dira ikusgai ekainaren 29ra arte. Irabazlearen izena, berriz, hurrengo egunean emango dute ezagutzera, 13:00etan, toki horretan bertan. Besteak beste, 400 euroko saria jasoko du Andra Mari Jaietako irudia izango den kartelaren egileak. Hala ere, epaimahaiak aukeratutakoaz aparte, gehien gustoko duten lanaren alde bozka dezakete urduliztarrek –beharrezkoa da Urdulizen erroldatuta egotea–. Boto gehien jasotzen duen kartelaren egileak 100 euro jasoko du.
Gehien gustoko duten kartela aukeratzeko kultur etxera bertara jo beharko dute herritarrek, bertan baitaude ikusgai. Hori bai, kontuan hartu, ordutegi berria dutela: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara; eta larunbatean 10:00etatik 13:30etara. Aukeraketan parte hartzen duten guztien artean jaietako kamisetak zozketatuko dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun