Rabu Eguna ospatuko dute bihar Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 7a, 19:20
Larunbat honetan, uztailak 8, Rabu Eguna ospatuko dute Urdulizen eta, sukalkia prestatzeaz gain, ekintza ugari antolatu dituzte. Eguna 9:00etan hasiko da txistularien kalejirarekin. 12:00etan, emanaldia eskainiko du Iratxo Gorria dantza taldeak eta, ondoren, harrizulatzaileen erakustaldia egongo da, Burdin Gazteak (Urtuella) Trapagaranen (Trapaga) aurka. Herriko jaien alde lan egin dutenei omenalditxo bat egiteko ere tartea egongo da jan aurretik. Arratsalderako, koadrilen arteko herri kirolak prestatu dituzte: sokatira, txingarute eta txorokil bilketa. Ospakizuna 19:30ean amaituko da, sukalkiko epaimahaiak sari banaketa egiten duenean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun