Primital taldeak bere funk eta jazz soinuak eskainiko ditu larunbatean Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 10a, 12:26
Primital taldeak bere zuzeneko indartsua eskainiko du abuztuaren 12an Plentziako Astillero plazan, gaueko 11etan hasita. Funk eta jazz soinuak performancearekin uztartzen dituen seikotearen buru Santi Ibarretxe (argazkian) da. Musikari bilbotarra taldeko abeslari nagusia den arren, beste bost kideek ere ahotsa lantzen dute bere abestietan. Horrela, abestu eta jo egiten dute aldi berean eta polifonian errepertorioko kantu guztietan. Errepertorio oso originala da, konponketa harrigarriekin eta inprobisazioz beterik. Abestien testuak "sistema onomatopeiko-ludikoan" daude idatzita, "primital" delako hizkuntza, hain zuzen ere.
Izan ere, Primital "opera funky" baten antzekoa da, "botere mediatikoak dituen ikuskizun modernoa", performancea eta heldutasun musikala nahasten dituena, taldekideek beraiek diotenez. Santi Ibarretxe (saxoa, ahotsa eta xurgagailua), Luis Miguel Baladron (baxua eta koruak), Daniel Yacare (rhodes eta koruak), Fernando Garcia (teklatuak eta koruak), Martin Andersen (bateria eta koruak) eta Alberto Zapata (gitarra eta koruak) musikariak dira Primital.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun