Lau gazte atxilotu dituzte Plentzian gizonezko bat jo zutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 11a, 00:37
Ertzaintzak 20 eta 25 urte arteko lau gazte atxilotu zituen pasa den astean Plentzian, motorreko kasko bat erabilita, gizonezko bat jo egin zutelakoan. EAEko Herrizaingo Sailaren arabera, abuztuaren 3an, osteguna, goizeko 9ak aldera, Ertzaintzak Plentziako Plazatxoan gertatzen ari zen eraso baten berri ematen zuen deia jaso zuen. Poliziak bertaratu zirenean anbulantzia bat ikusi zuten non gorputz osoan zehar kolpeak zituen gizonezko bat artatzen ari ziren. Agenteek jakin ahal izan zutenez, minutu batzuk lehenago, inguruko taberna batean zegoen neska bat gogaitzen aritu ziren lau gazte. Gizonezko bat neska laguntzen saiatu zen, eta gazteek jo egin omen zuten, euretako batek zeraman motorreko kaskoarekin eta guzti kolpatu zutela. Gizona herriko osasun-etxera eraman behar izan zuten zauriak artatzera.
Jarraian, eta ustezko erasotzaileen deskripzioa esku artean zutela, agenteak horien bila joan ziren. Plentziako elizako plazan I.A.A., E.G.R., JP.F.L. eta P.G.A 20 eta 25 urteko gazteak atxilotu zituzten deskripzioarekin bat egiten zutelakoan eta lesio delitu bat egitea egotzita. Lau atxilotuak, beharrezko izapideak egin ostean, aske utzi zituzten, epaileak noiz deitu zain.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun