Gose eta egarri grebari ekin dio Gorka Martinez preso urduliztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 7a, 12:38
Puerto II espetxean dagoen Gorka Martinez preso urduliztarrak gose eta egarri grebari ekin dio, Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez, eta espetxe berean diren gainerako euskal preso politikoek ere gose grebari ekin diote. "Kontua da Gorkak haurra izan zuela orain hilabete, eta berarekin izateko konbibentziako bisa eskatu duenean espetxeak eskubide hori ukatu egin diola. Horren aurrean Gorkak gose eta egarri grebaren bidezko borrokari ekin dio eta espetxe berean diren preso politikoek ere borroka honekin bat egiteko gose greba hasi dute", adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, Martinez / Etengabe.
Oraintxe bertan, hauexek dira Puerto II espetxean diren euskal preso politikoak: Unai Bilbao Solaetxe, Bittor Goñi Martinez, Gorka Martinez Aedo, Xabier Perez Aldunate, Sebastian Prieto Jurado eta Diego Ugarte Lopez de Arkaute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun