Urdulizen abiatuko da larunbatean Aizkolarien Munduko Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 9a, 22:01
Egur Sport enpresak antolatutako Aizkolarien Munduko Txapelketa larunbat honetan, azaroak 11, abiatuko da. Hain zuzen ere, Urdulizko Iparralde kiroldegian jokatuko dute lehen jardunaldia, 17:00etatik aurrera, eta aizkolari gazteak arituko dira. Hurrengo egunean, Tolosan, Urrezko Aizkolari Azkarrenaren sariketa jokatuko da. Helduen Munduko Txapelketa Lekunberrin hasiko da azaroaren 18an, eta bi ekinaldi izango dira 17.00-etan eta 20.00etan hasita. Beste finalerdiak hilaren 19an jokatuko dira Legutianon, eta finala azaroaren 25ean Azpeitian. Euskal aizkolariekin batera, Zeelanda Berrikoak, AEBetakoak, Suitzakoak, Australiakoak eta Kanadakoak arituko dira, 70 lagun guztira. Larunbateko jardunaldia zuzenean emango dute ETB1eko "Kirolez Kirol" saioan.
Aizkolarien Munduko Txapelketa hiru asteburutan jokatuko dute, gaur EITBn, Iurretako egoitzan, egin duten aurkezpenean (argazkian) adierazi dutenez. Larunbat honetan hasi eta hilaren 25ean bukatuko da. Gaurko aurkezpen ekitaldian Pedro Mari Goikoetxea ETBko Kirol burua, Luis Mari Bengoa txapelketaren antolatzailea eta parte hartuko duten hainbat aizkolari izan dira. Txapelketa Urdulizen, Tolosan, Lekunberrin, Legution eta Azpetian jokatuko da. Euskal aizkolariekin batera Espainiako, Zeelanda Berriko, Ameriketako Estatu Batuetako, Suitzako, Australiako eta Kanadako aizkolariak arituko dira, 70 parte-hartzaile guztira.

Australiarrak indartsu

Maila ezberdinak izateaz gain, espezialitate desberdinak izango dira. Adinari dagokionez, adibidez, 20 urtetik azpikoak, 23z azpikoak eta helduagoak arituko dira. Espezialitateei dagokionez, aldiz, aizkolaririk azkarrena ere nor den erabakiko dute. Floren Nazabal aizkolariak aurkezpenean esan duenez, Australiarrak, adibidez, indartsu heldu dira. Lehia ikusgarria izan daiteke, beraz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun