Lan istripua izan da Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 25a, 16:23
Plentziako Ezker Abertzaleak jakinarazi duenez, gaur goizean, teilatutik erori da aipatu udalerriko Gaminiz kaleko etxe batean lan egiten ari zen behargin bat. "Bildu dugun informazioaren arabera, oso istripu latza izan da", gaineratu dutenez. Langilea ospitalera eraman behar izan dute ezbeharraren ondorioz. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, ordea, daturik ematerik ez du izan. UKBERRI.NETek egindako informazio eskaerari erantzunez, "lan istripuaren larritasuna zenbatekoa den kontuan hartuta", askotan ezbeharren berririk ez dutela izaten adierazi du arduradunetako batek. Ulertzera eman duenez, zauri oso larriez edo hildakoez baino ez dira arduratzen. Argazkian, LABek deituta, otsailaren 16an, Petronorren lan egiten zuen Julio R. P. inizialak zituen 50 urteko beharginaren heriotza salatu zuten Sopelan / © Sopela.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun