Plentziako Udalak langabezi-arazoa konpontzeko "borondaterik ez" duela salatzen jarraituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 3a, 01:03
Plentzia eta Gorlizko Langabetuen Asanbladak kartelez bete ditu aste honetan itsas-hiribilduko udal informazio panelak, lanpostuen eraketa hizpide, tokiko erakundea "demagogiaz, utzikeriaz eta gezurrez" jokatzen ari dela salatzeko asmoz. Auziaren muina "Eusko Jaurlaritzaren laguntzak baliatuz, teorian, Udalak sortu beharko lituzkeen bederatzi lanpostuak" direla argitu du Plentziako ezker abertzaleak. "Zalaparta handiz iragarri arren, egun ezertxo ere ez dakigu horietaz", independentistek kritikatu dutenez. Aipatu alderdi politikoa agintaldi osoa darama PPk lagundutako Plentziako Independenteek udalerriko langabezi-arazoa konpontzeko "borondaterik ez" dutela azaleratzen. "Ahalegin txikiena ere egiteko asmorik ez dutenez", hori guztia salatzen jarraitzeko kanpaina berria abiatuko du Plentziako ezker abertzaleak. Aldi berean, itsas-hiribilduan zein eskualdean sortzen diren enplegu-eskaintzen berri emango diete batez ere langabetuei. Argazkia: © Piztu Plentzia!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun