Bost lan-eskaintzen berri eman du Plentziako ezker abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 3a, 19:36
Atzo, asteazkena, iragarritako kanpainari jarraiki, itsas-hiribilduan zein eskualdean sortutako bost lan-eskaintzen berri eman du Plentziako ezker abertzaleak. Besteak beste, Barrikan, hiru Geriatriako erizain laguntzaileen eta erizain baten bila ari dira. Plentzian, berriz, segurtasun alarmen saltzaile-instalatzaile bezala lan egiteko eskaintza zabaldu dute. Informazio gehiago lortzeko, Uribe Kostako Behargintzara jo beharko dute interesatutako langabetuek, 946 760 638 telefono zenbakira deituz, edo bestela, Berangoko Karabiazpi kaleko 1. zenbakian dauzkaten bulegoetara hurbilduz. Mezua bidaltzea ere badago, ondoko e-posta helbidera: urkobe[abildua]urkobe.net. Argazkian, egunotan itsas-hiribilduko Udalaren jarrera salatzen dabil Plentzia eta Gorlizko Langabetuen Asanbladak / © Piztu Plentzia!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun