Erandioko gaztetxea berrokupatu egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 25a, 15:46
Erandioko gaztetxea berriz okupatu dute udalerri horretako gazteek. Erandioko Gazte Asanbladak zabaldu duenez, gaur eguerdian 40 bat gazte sartu dira Jose Luis Goioaga etorbideko Faro enpresa ohian, gaztetxea berregiteko asmoz. Herenegun herriari aurkeztu zioten, baina atzo goizean dozena bat udaltzainek ostikadaka eta epai-agindurik gabe zentro sozialaren atea bortxatu, barruko materiala bahitu, lokala itxi eta hiru lagun identifikatu zituzten. Bart, utzarazte "ilegala" salatu dute 100 bat auzokidek. Nahiz eta berriro gaztetxea izan, etzi, ostegunarekin, Udalbatzara joateko deia berretsi du Erandioko Gazte Asanbladak. Goizeko 8:30ean, "zer egitera goazen erakustera" hurbildu eta "zeren beldur diren galdetuko diegu zuzenean laranjaz jantzita, grisak diren horiei", EGAk zabaldu duenez. Argazkian, Erandioko gaztetxea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun