Koadrilen eguna ospatuko dute larunbat honetan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko eka. 1a, 20:00
Larunbat honetan, ekainak 2, bosgarren Koadrilen Eguna ospatuko dute Sopelan. Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) antolatuta, eguna hasteko, ibilalditxoa egingo dute kostaldean zehar, 10:00etan udaletxe plazatik abiatuta. Beranduago, 14:30ean, herri bazkaria egingo dute, udaletxeko plazan. Horretarako txartelak aldez aurretik erosi beharko dira Plaza Beltza Kulturgunean (Akilino Arriola 59, Larrabasterra) edo Sekeko gaztetxean. Bazkaldu ostean, 16:30ean, koadrilen arteko jolasak izango dira. Eta azkenik, egunari bukaera emateko, poteoari ekingo diote herriko tabernetan zehar, musikaz alaituta, 19:00etan. Argazkian, koadrilen arteko jolasak / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun