Ekaitz de Iberoren atxiloketa Sopelan salatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 10a, 20:41
Gaur, arratsaldeko 8etan, Ekaitz de Ibero gazte independentista donostiarraren atxiloketa salatzeko mobilizazioa izango da Sopelako udaletxearen aurrean, UKBERRI.NETek jakin duenez. Izan ere, sare sozialen bidez egindako deialdian, autobus bat erre zuelakoan lau urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra jaso zuen gaztea atxilo hartzean Ertzaintzak erabilitako bortxakeria salatu eta atxilotze arriskuan diren beste zortzi neska-mutilekiko elkartasuna adierazi nahi dute antolatzaileek. era berean, Estatu espainolari "hankak gelditzeko" asmoa azaldu dute. Bestalde, hori ez da izango gaur eskualdean hartuko duen protesta bakarra. Goizean, dozenaka gaztek "Denok gara Ekaitz! Donostiako gazteak askatu!" lelopean Leioa eta Erandioko campusa manifestazioan zeharkatu eta ondoren eseraldia egin dute. Goardiek Ertzaintza deituko zuteneko mehatxua egin dietela salatu dute ikasleek, Leioatik.info zabaldu duenaren arabera. Argazkia: © Leioatik.info.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun