Urtarrileko agenda abian dute Sopelako Sekeko gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 10a, 12:05
Urtarrileko egitaraua abian da jada Sopelako Sekeko gaztetxean. Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) bere bitakoran zabaldu duenez, igande honetan, hilak 12, “81 amama” dokumentala proiektatuko dute. Izan ere, "Domeka beroak" ekimenaren barruan, igandero egoten dira filma eta hanburgesa goxoak zentro sozial autogestionatuan, 19:00etatik aurrera. Aipatu egunetan, 16:00etan, batzarra egin ohi du GASek. Bitartean, hilaren 17an, ostiralarekin, neguko poker txapelketa izango da Sekekon, 19:00etatik aurrera. Dagoeneko izena eman daiteke, sopelakoga[abildua]gmail.com helbide elektronikoan. Azkenik, hilaren 26an, "Sopelako presoak ezagutuz" ekimena egingo dute, 19:00etatik aurrera. Bestalde, astelehenero txalaparta (17:00) eta gitarra (19:00) tailerrak izaten dira. Argazkia: © Gazte Asanblada Sopeloztarra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun