Urdulizko Lointek enpresan lanuzteak egiten ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 31a, 17:56
Joan den astelehenaz geroztik, bi ordutako geldialdiak egiten ari dira Lointek enpresako langileak. Urdulizko Aita Gotzon kaleko 37. zenbakiko "lantegian dagoen behin-behinekotasunagatik ematen ari den iruzurra" salatu nahi dute horrela. Baita hitzarmen propioa aldarrikatu ere, Eskumaldeko ELAren iturriek jakinarzi dutenez. Bada, datorren astetik aurrera, lau ordutako geldialdiak egingo dituzte mugagabe, "enpresak hainbat kontratu finko eta enpresako hitzarmena sinatzeko konpromisoa hartu arte". Langileen batzordean ELAk du gehiengoa eta UGTk ere ordezkaritza dauka. Argazkian, gaurkoan manifestazioa egin dute beharginek lantegiko ataritik Urdulizko udaletxeraino / © Eskumaldeko ELA.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun