Gabonetako postalen lehiaketa abian da Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 22a, 14:08
Barrikako Udalak Gabonetako Postalen seigarren lehiaketa deitu du, horren helburua 5 eta 11 urte bitarteko neska-mutilak arte lanak sortzera bultzatzea dela. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakar bat aurkeztu ahal izango du, oinarrietan (pdf) zehazten denez. Norberak erabakiko du zein teknika erabili, betiere DIN-A4 formatuan eta tolestatu gabe. Obrak jatorrizkoak izan behar dira. Lana gutun azal baten barruan aurkeztuko da, eta horren kanpoaldean honakoa agertu beharko da: "Gabonetako Postalen VI. Lehiaketa 2014". Gutun azalaren barruan ondoko hauek sartu beharko dira: lana bera, atzealdean titulua jarrita; eta gutun azal txiki bat, itxita, barruan tituluz gain norberaren datuak ere badituena. Postalak aurkezteko azken eguna azaroaren 22a izango da (larunbata), 14:00ak arte, Barrikako Kultur Gunean (Udaletxeko Bidea 2). Sariei dagokienez, irabazleak 80 euroko bonoa jasoko du Goya paper-dendan gastatzeko. Eta bigarrenak 40 eurokoa. Argazkian, gero eta gertuago dago Olentzero eta Mari Domingiren etorrera / © Getxoko Kultur Etxea.
Sariak azaroaren 29an, zapatua, banatuko dira, 19:00etan, frontoian, abenduaren 3ko Euskararen Egunaren egitarauaren barne eta haurrentzako zuzendurik dagoen arratsaldeari hasiera emanez. Ekitaldira lehiaketan parte hartutako guztiek joan ahal izango dute, bai eta hala nahi duten guztiek ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun