Tokiz aldatu beharrean hilerria handitzearen alde dago Plentziako EAJ

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 22a, 19:25
Plentziako EAJren udal taldeak argi utzi nahi izan du ez duela "inola ere" babesten Andre Maria hilerria Saratxagara eramatea. Baieztapen horren bidez, jelkide plentziarrek "gezurtatu" nahi izan dute iragan azaroaren 30ean komunikabide batean (ez dute zein zen esan) argitaratu zen informazioa. "Gu ez gaude hilerria beste toki batera eramatearekin ados, eraikuntza ezberdinek, hau da, panteoi eta hobiek kalte konponezinak izateko arriskuan egongo liratekeelako leku aldaketak egiterako orduan. Halaber, inguru horrek balore handia du plentziarrentzat. Bai babesten duguna da espazio zabalagoa beharrezko jotzen baldin bada, hori Saratxaga auzoan egitea", azaldu dute EAJkoek. Bestalde, Udal Gobernu Taldeari eskatu diote, ahal bezain arinen gauzatzea Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin behar den hitzarmena, Plentziako metro geltoki inguruan aparkalekua egin ahal izateko. Jelkide plentziarren hitzetan, hitzarmen berean sartuko litzateke Urdulizen trenbidea lurperatzeko lanak hasten direnean martxan jarriko den autobus zerbitzuaren kokapena. Tokiko EAJk emandako ideien artean, "aparkalekuko zati bat uztea badago autobusek sartzeko eta irteteko maniobrak egin ditzaten". Argazkian, Javier Artaza Ibargurengoitia da EAJren burua Isabel Zarauza Norato independentea buru den Plentziako Udalean.
Plentziako Hiri Antolamendurako Plan Nagusi berriak (HAPN) aurreikusten omen du Andre Maria hilerria oraingo lekutik Saratxaga auzora eramatea, une honetan kanposantua hartzen duen orubeari beste erabilera emateko. "Egia da beste udalerrietan hartzen ari diren joera dela, baina Plentziako EAJren aldetik uste dugu oso gai sentibera dela eta erabaki hori ezin dela gure herrikideen irizpidea kontuan izan gabe hartu", diotenez. Halaber, hori "Gobernu Taldeak bere kabuz planteatu duen proposamenatzat" jotzen dute jelkideek. Kritikatu dutenez, "ez da Udalean ordezkatuta gauden hiri talde politikoen artean erabaki edo aztertu". Plentziako EAJren arabera, "horregatik, eta ez beste arrazoi batengatik, gure ustez HAPN berriak aurreikusi egin beharko luke auzo horretan halako azpiegitura bat".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun