Kotiloietara doazen pertsonen segurtasunaz arduratuta dago Getxoko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 29a, 12:47
Gabon zahar gau eta Errege egunean kotiloiak egitea aurreikusita dauzkaten lokalek bete beharko dituzten baldintzen inguruko bandoa ezagutzera eman du Imanol Landa Getxoko alkateak. “Egun hauetan”, gogoratu du agintariak, “jende ugari biltzen da dantzalekuetan eta antzekoetan, baita gisa horretako jarduerak egiteko beharrezkoak diren lizentzia edo baimenak ez dauzkaten lokaletan ere. Bando honen bitartez, lokalek bete behar dituzten baldintzak gogoratzen ditugu, pertsonen segurtasuna bermatzeko”. Izan ere, lokaletan ezin izango da ikuskizun edo jolas-jarduerarik egin horretarako beharrezkoa den baimena eskuratu gabe, beharrezkoak diren era guztietako baimen eta lizentziak dauzkaten dantzaleku eta antzekoetan izan ezik (4/1995 Legea, azaroaren 10ekoa, jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzekoa). Halaber, halako tokietan eta establimenduetan edukiera errespetatu eta, edonola ere, bertan direnen segurtasuna bermatu beharra dago, udal iturriek adierazi dutenez. Bitartean, gogoratu, urtarrilaren 6ra arte, ostalaritzako establezimenduak zarratzeko ordutegia araudiak baimentzen duen gehienezkora zabalik duela Getxoko Udalak.
Abenduaren 31n, eta urtarrilaren 2 eta 3an (ostiral, larunbat eta jai-bezperak) kafetegiak, tabernak eta abar 04:30ak arte egon ahal izango dira zabalik; pubak, klubak eta horrelakoak 06:00etan itxi beharko dute eta diskotekak 08;00etan. Aipatutako denboraldiko gainontzeko egunetan ordutegia 03:00ak artekoa izango da kafetegi eta tabernentzat; 04:30ak arte pub eta klubentzat; eta 06:30era artekoa diskotekentzat. Ordutegi zabaltze horrek ez du terrazetan eraginik izango, 09:00ak eta 23:00ak artean zabalik egoteko baimena izango baitute, ostiral eta jai-bezperatan ezik, orduan gauerdira arte erabili ahal izango baitira.

Ixteko ordutegia heltzen denean, establezimenduen barruan dauden erabiltzaile edo bezeroek beranduenez 30 minututan egin beharko dute alde, udal arduradunek ohartarazi dutenez. Une horretatik aurrera, lokalen barruan egokitze eta garbiketa lanak egin beharko dituztenak baino ezin izango dira
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun